XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Globo polit bat erosi nuen
kolorez txuri-gorria
haizez puzturik jarri ondoren
lotu nion lokarria.
Laster hasi zen gora ta gora
globotxo hegalaria
koetetxo bat balitz bezala
nire laguntxo berria.

Gaua zen eta izartxo denak
zeuden zeruan pizturik
nire globotxo txuri-gorria
haien ondora joan nahirik.
Jende guztia gora begira
nere ondoan bildurik
argi indarren kable artean
gelditu zen trabaturik.